Azken trena treblinkara

LABURPENA

 

1942ko abuztuaren 5a, asteazkena, Varsovia. Umezurztegi bat, 200 haur judutarren bizilekua. Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoak, hango buru zelarik, haur-errepublika zinezko bat sortu zuen bere laguntzaile min Stefania Wilzynskarekin batera. Haurrekin eskuz esku jardunez, konstituzio bat sortu zuen, bere lege, araudiekin, bai eta bere zigor-kodearekin ere.

Ikus-entzuleek parte hartuko dute horretan, beren ohe-literetan egongo baitira, umezurztegiaren azken egunean, eta hartara parte hartuko dute barne-antolamenduan, eguneroko errutinan, hango beldur eta alaitasunetan... Ikus-entzuleak epaiketa baten lekuko izango dira, non jakinarazpen izugarri batek amaiera emango baitie hango ametsei, bizitzari: umezurztegitik alde egin behar dute, eta tren bat hartu, Treblinkako sarraski-esparrura eramango dituen trena.

Gure ikuskizuna biktima guztiei egindako omenaldi bat da eta Janusz Korczaki eskeinitako oroipena, haurren bizitza duin egiteko borrokatu zen izaki aparta; baina baita hatz salatzailez ezagutarazteko bidea ere, munduko behartsu gehienak haurrak baitira eta munduko haur gehienak behartsuak.

  • facebook-square
  • Pinterest Social Icon

© 2017 Vaiven Producciones